2011/12/21

erabiltzeko gida

-Sarrera guztiak aurkibidean antolatzen saiatzen ari naiz: beltzez idatzitakoak etorkizunean mamiz betetzekoak dira, grisak jada badute edukirik. 
- Informazio edo atal berriak gehitzeko, bi aukera daude: komentarioa edo edizioa. Komentarioaren leihoa sarrera bakoitzeko beheko partean aurkituko dugu.
Atal berriak sortzeko blog editatu egin behar da; beraz, ekintza honekin experientziarik edo astirik ez baduzu, sartu gehitu nahi duzuna komentario moduan aurkibideko sarreran. Blog editore taldean parte hartuz gero, edizio egoeran sartzeko hauxe dira Bloggerek eskatuko dituzun datuak: helbidea bibliotekabarrutik@gmail.com eta pasahitza: bibliotecadesdedentro. Anima zaitez.

2011/10/27

aurkibidea

informazio orokorra
     aurkezpena
     erabiltzeko gida
berriak
     aukera berriak OPAC-en (I. ENCORE)
     aukera berriak OPAC-en (II)
oso ohizko galderak 
     OPAC
barruko baliabideak

hobetzeko aukerak

plaza

2011/10/18

atala: oso ohizko galderak (OOG)

atal horrek erabiltzaileek behin eta berriro botatzen dituzten galderak batu eta erantzun nahi du.

2011/10/03

aurkezpena

Kaixo,

bloga oso modu egokia iruditzen zait gure artean informazioa trukatzeko. Beraz, horretarako blog hauxe sortzea erabaki dut eta hemen dituzue proposatu nahi ditudan atalak:

berriak: abisuak, liburutegian burutzen ari diren aldaketei buruzko nobedadeak...

 
gehien egiten diren galderak: web orri askoetan egiten den bezala, hemen erabiltzaileek behin eta berriro egiten dituen galderak batzea eta azaltzea da asmoa
barruko baliabideak: helbidea elektronikoak eta telefonoak, nork arduratzen den zertaz, lan errutinen deskribapenak (ordezkapenak egiten dutenentzat lagungarri)...

hobetzeko aukerak: zerbitzuetan detektatzen ditugun hutsuneak, proposamenak

plaza: kritikak eta komentarioak botatzeko aukera, ulertu behar duena uler dadila


Ohar batzuk saltsan sartu baino lehen:
- blog hau euskaraz kudeatzeko erabaki dut, biblioteka barruko normalizazio linguistikoa bultzatzeko asmoz. Akatsak barkatzeko, baina batez ere zuzentzeko eskatzen dizuet. Euskaraz aritzeko ohitura gutxi dutenentzat erabilgarria izateko, baina euskararekiko apustua ez zapuzteko, itxulpenak komentario moduan agertzeko proposatzen dut, eta ahal dudan neurrian jarriko ditut.
- blog hau blogger-en, eta ez EHU-ko blogosferan sortzea arazoi zehatza du: momentuz, liburutegiko lankideen arteko tresna experimentala izatea du helburu, beraz, ez du zentzurik EHUko komunitate osoaren aurrean aurkeztea.
- blog honetan bilduko den informazioa ez da publikoari begira sortua; behar bada, aukera dago ere sarrera murrizteko, baina horrek sartzea zailtzen duenez, publikoa izatea erabaki dut. Horrexegatik, informazio delikaturik (aplikazioetan sartzeko pasahitzak etabar) ez aipatzea eskatzen dut.
- blog lan tresna izatea du helburu, beraz, iritzizko komentarioak atal zehatz batera (plaza) murriztea, baita ere kritikak pertsonalizatu gabe egitea komeni da.
- informazio komentarioak izenaz sinatzea egokiena iruditzen zait, informazio trukea errazteko. Halaber, plaza atalean ezizenaz firmatutakoak ere onartuko dira, guztiei zor diegun errespetuz idaztita izanez gero.

Ondo izan
Theo